Khanka
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Khanka lakua. |
||||||
| [[Irudi:|200px]] | ||||||
| Kokapena | ||||||
| Garaiera | 69 m | |||||
| Eremua | 4.190 km² | |||||
| Bataz besteko sakonera | 4,5 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 10,6 m | |||||
| Arroa | 16.890 km² | |||||
Khanka (errusieraz о́зеро Ха́нка;txinera tradizionalaz: 兴凯湖; pinyinez: Xīngkǎi Hú) Ekialdeko Asiako lakua da, Txinako ipar-ekialdean dagoen Heilongjiang probintzia eta Errusiako Primorieko krai artean kokatuta. Lakuak 4.190km² azalera du, honetatik 3.030 km² Errusian eta 1.160 km² Txinan. Eskualdea ekologikoki oso leku interesgarria da eta herrialde bietan Natura Erreserba izendatu dute.
Bere arroa 16.890 km² da, honetatik %97a Errusian. 23 ibai baino gehiagok (8 Txinan eta 15 Errusian) dute bere ahoa lakuan, baina hustubidea bakarra da: Song'acha ibaia (Ussuri ibaiaren bidez Amur ibaiaren sisteman parte hartzen duena).
Urteko tenperaturarik altuena 21,2 °C da eta txikiena −19,2 °C.
Neolitikoan, inguruko eskualdean Bohai kultura garatu zen. Honek nuzhen eta mantxu herrien sorrera zen.

