Khanti-Mansi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Khanti-Mansi Errusiako lurralde autonomoa da, Siberiako Ob ibaiaren inguruan, eta Ural mendien ekialdean dagoena; 523.100 km2 eta 1.531.973 biztanle (2010). 1930ean sortu zen lurralde autonomoa khanti-entzat (vogul herria) eta mansi-entzat (ostiak herria). Hizkuntzaz hungariarren eta finlandiarren ahaideak dira. Lurralde zingiratsua da Siberiako mendebaldeko ordokietan zabaltzen dena, mendebaldeko ertzean, Ural mendien hasieran salbu. XX. mende erdia arte aberastasun-iturri nagusia ibaietako arrantza, abere-hazkuntza eta basogintza izan dira. 1960ren ondorengo urteetan, ordea, guztiz aldatu zen ekonomia, petrolio- eta gas-hobi handiak aurkitu baitziren Ob ibaiaren ertzetan. Hobien ustiapenak etorkin asko erakarri zituen, Sobietar Batasun ohi osotik zetozenak. 2002ko erroldan hogeita bost talde etniko kontatu ziren, eta talde bakoitza bi mila pertsona baino gehiagok osatzen zuen.

Erreferentziak [aldatu]