Khasekhemuy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Khasekhemuyren eseritako estatua. Ashmolean Museoa.

Khasekhemuy, Egiptoko II. dinastiako eta Egiptoko Aro Zaharreko azken faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K. a. 2709tik K. a. 2682 arte gobernatu zuen.

Dyadyay bezala agertzen da Abidoseko Errege Zerrendan, eta Beby bezala Saqqarakoan. Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Jurgi Sintzeloren bertsioan, bederatzigarren errege zen Kheneresek, 30 urteko erregealdia izan zuela dio. Turineko Errege Kanonak, ...btyri, 27 urte, bi hilabete eta egun bateko erregealdia ematen dio.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nemaathapyrekin ezkondua, Initkaes eta Hetephernebtyren aita izan zen, eta, beharbada, Sanakht eta Djoserren aitaginarreba.

Bi Lurren berbaterazletzat hartzen da bere agindupean, Peribsenen erregealdiaren ondoren banatua. Iparraldeko nomoen matxinadekin amaitu zuen eta, Behe Egipton jatorria zuen Nemaathapy printzesarekin ezkondu izanak, bere boterea lurralde osoan sendotu zuen. Uste denez, herrialdea berriz bateratzerakoan, bere izena Khasekhemetik Khasekhemuyra aldatu zuen. Izenaren antzekotasuna dela eta, aditu askok, Khasekhemuygan, herrialdearen berbateratzearen ondoren hartutako titulatura ezberdin bat ikusten dute, oso egoera txarrean egon zena hegoaldeko matxinadaren ondorioz.

Khasekhemuyk, hiriburua Hierakonpolisera aldatu zuen, herrialdearen hegoaldean, eta Egipto toki horretatik gobernatu zen lehen eta azken aldia izan zen. Sentimendu nazionalista berretsi zuen eta Horusen gurtza berrezarri zuen, Sethenarekin batera, Sekhemibek hedatu zuena krisi garaian. Abidoseko Umm el-Qaabeko errege nekropolian lurperatua izan zen. Khasekhemuyren hilobian, Necherkheten izena zuten zigilu ugari aurkitu ziren, hil errituen arduraduna izan zena (bere seme edo suhia izan zitekeen). Khasekhemuyrekin, bigarren dinastia amaitu zen, eta, dinastia honekin, Egiptoko Aro Zaharra edo garai tinita.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khasekhemuyren estatua. Kairoko Egiptoar Museoa.

Khasekhemuyren garaian, Nejen edo Hierakonpoliseko eremu ikusgarria eraiki zen: Khasekhemuyren multzoa, Shunet el Zebib edo "gezien biltegia" bezala ezagutzen den egitura erraldoi bat da, basamortuan dagoena, bere hilobitik bi kilometrora, 123x64 metroko laukiluze formako egitura erraldoi bat da, bost metroko sendoera eta hogei metroko altuera duten adobezko harresiekin, jauregi fatxada eran apaindua. Oraindik zutik diraute harresiaren zati handiek, ia 5.000 urteko antzinatasuna dutenak. Eremu horren barnean, Djoserren piramidearen aurrekaria izan zitekeen mailakatutako eraikin bat aurkitu zen. Antzinako Egiptoko hil multzoen etapa ebolutibo garrantzitsutzat hartzen da.

Laukiluze formako eremu handi bat eraiki zen, Saqqaratik mendebaldera, Gisr el-Mudir izenekoa, 1990eko hamarkadan industua izan zena. Tokiren batzuetan 4,5 metroko altuera duen harlanduzko harresi bat du; harresien oinarriaren zabalerak, 15 metro ingurukoak, amaitzerakoan askoz handiagoa izango zela iradokitzen du. Eremu guztiak, 600x340 metro neurtzen du, eta hegoaldeko zatian sarrera bat du. Harresiaren barneko harrizko betetzea, lehen eta bigarren dinastien artean datatzen da.

Bere lurperaketa tokia, Abidoseko Umm el-Qaabeko nekropoliko V hilobia da. Hilobia, bere aurreko faraoiena baino askoz handiagoa da, eta hil kamera, harriz eraikia dago, mota honetako lehena.

Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hierakonpoliseko eraikinen hondarren artean, J. E. Quibellek, 1898an, erregeari bi eseritako estatua aurkitu zituen, Behe Egiptoren gainean izan zuen arrakasta erregistratzen duten idazkunekin. Faraoi baten irudia irudikatzen duten harrian zizelkaturiko lehen estatuak dira; horietako bat, Kairoko Egiptoar Museoan dago, 56 zentimetroko altuera duena, eskistoz eraikia (JE 32161), beste estatua, Ashmolean Museoan dago, Oxforden (AM 620.11)

Idazkunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblos libanotar hirian, egiptoar errege baten idazkunen ebidentziarik antzinakoena, Khasekhemuyren erregealdikoa da.


Aurrekoa
Khasekhem ?
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko III. dinastia Sanakht
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khasekhemuy Aldatu lotura Wikidatan