Khazariar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khazariako Erresuma
618? – 1048?
Khazariaren hedapena denbora ezberdinetan
Geografia
HiriburuaBalanjar (650-720 ca.)
Samandar (720 ca.-750)
Atil(750-ca.967-969)
Kultura
Hizkuntza(k)Khazariera
ErlijioaJudaismoa, tengrianismoa, sinkretismoa
Historia
Sorrera618 inguru
Desagerpena1048 inguru
Aurrekoa
Göktürk

Khazariar[1] (göktürkeraz: KhAZAG, hɑ'zɑɾ, grezieraz: Χάζαροι, hebreeraz: כוזרים‎Kuzarim, turkieraz: Hazarlar, tatareraz: Xäzärlär, arabieraz: خزر‎‎khazar, errusieraz: Хазары, persieraz: خزر‎‎, latinez: Gazari/Cosri/Gasani) herri turkiar erdi-nomada bat izan zen, Khazaria inperioa sortu zutenk VII. eta X. mendeen artean, estepako mendebaldeko herrialderik boteretsuena. Bertan kokatzen ziren Asia, Europa eta Ekialde Hurbilaren arteko komertzio arteria garrantzitsuak, batez ere Zetaren Bidearen baitan. Hiru mendez Volga-Don estepetatik Krimeako penintsulara eta Kaukasoko iparralderaino hedatzen ziren lurrak kontrolpean izan zituzten.

Khazaria babesa izan zen Bizantziar inperioa eta iparraldean zeuden nomaden eta Omeiatar Kaliferriaren artean. Bizantziar inperioaren babesa izan zen Sasaniar Inperioaren aurka, baina aliantza hau 900. urtearen inguruan hautsi zen, Bizantziok alanoek Khazaria eraso zezaten bultzatu ostean, Krimeako penintsula eta Kaukasoan boterea gal zezaten. Era berean Bizantziok Rusekin aliantza egin nahi izan zuen, Khazariaren boterea txikitzeko iparraldean, kristautasuna indartuz. 965tik 969ra Kieveko Rusan agintzen zuen Sviatoslav I.a Kievekoak Atil hiriburua konkistatu zuen eta Khazaria deuseztu zuen.

VIII. mendetik aurrera khazariar monarkia eta aristrokrazia judaismora lotu zen; dirudienez biztanlegoaren konfesioak oso anitzak ziren, paganoak musulmanak, kristauak eta judutarrak batera bizi zirelarik. Teoria batek dio Ashkenazi juduak Khazariar diasporatik sortu zirela dio, baina ez dago honen inguruko akordiorik. Batzuetan teoria hau anti-sionismo edo antisemitismoarekin lotua izan da.

Jatorria

Khazariarren jatorria ez da ziurra. Judutar bilakatu ostean euren jatorri mitikoa Kozarren leinuan jartzen zuten, Togarmesen semea. Hau Biblian Jafeten biloba gisa agertzen da. Hala ere ez da oso probablea jatorri bibliko hau aipatzea judutar bilakatu aurretik.

Historialari batzuk saiatu dira euren jatorria Israelgo leinu galduekin lotzen, baina gaur egun beste teoria batzuk erabiltzne dira euren jatorria azaltzeko. Batzuen ustez turkiarrak dira, mendebaldetik etorriak. SESBeko historialarientzat Ipar Kaukasoko jatorrizko herri bat zen. D. M. Dunlopentzat uigurrekin loturik zeuden, Txinako iturriek K'o-sa deitzen zuten leinua, hain zuzen ere. Baina hizkuntza hunoekin lotuta dago, eta lehenbiziko bulgariarrek hitz egiten zutenaren antza duela diote hizkuntzalariek. Herri turkikoak ez dira izan etnikoki homogeneoak eta, beraz, baliteke ideia guzti hauek bateragarriak izatea. Baliteke ere khazariarrak jatorri etniko ezberdinetako leinuek osatzea, estepako herriek konkistatuak barnebiltzen zituztelako maiz.

Erreferentziak