Khedrub Gyatso
Wikipedia(e)tik
Khedrub Gyatso (tibeteraz མཁས་གྲུབ་རྒྱ་མཚོ་, wyliez mkhas grub rgya mtsho, pinyin tibetarrez Kaichub Gyaco) (1838ko abenduaren 19a - Lhasa, 1856ko urtarrilaren 31), hamaikagarren Dalai Lama izan zen.
Dalai Lama bezala, 1840an ezagutu zuten, eta zazpigarren dalai lama izan zen Kelsang Gyatsoren herrixka beretik zetorren. Tronura, 1855eko martxoaren 1ean igo zen, baina urte bete baino lehenago hil zen.
Bere bizitzan, hala ere, gertaera politiko garrantzitsuak gertatu ziren. Esate baterako, Ladakheko gerrak, Opioaren Gerrak eta Taiping Matxinada.
| Aurrekoa Tsultrim Gyatso |
Dalai Lama 1855-1856 |
Ondorengoa Trinlé Gyatso |
