Khi-karratu banakuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau probabilitate-banakuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Khi-karratu.


Khi-karratu banakuntza zenbaiten dentsitate-funtzioak.

Khi-karratu banakuntza banakuntza normalaren araberako n zorizko aldagaiek hartzen dituzten balio karratuen baturaren banakuntza da. n balio osoa khi-karratu banakuntzaren parametro bakarra da eta askatasun-graduen kopurua da. Bere definizioaren arabera, balio positiboak solik hartzen ditu. Populazio bateko bariantzari buruzko hipotesi-froga eta konfiantza-tarteetan eta doikuntzaren egokitasunerako khi-karratu frogan erabiltzen da. Kontingentzia-taula bateko independentzia-frogan ere erabiltzen da.

Bere adierazpen analitikoaren zailtasuna dela eta, khi-karratu banakuntzako probabilitateen kalkulua konplexua da. Horregatik, taularatuta dauden balioak erabiltzen dira.