Khmer Gorriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Khmer Gorriak (khmereraz Khmaey Krahom) Kanputxeako erakunde politiko komunista bat da, 1975eko apirilaren 17tik 1979ko urtarrilaren 9ra herrialde asiarraren agintaritza izan zuena.

Khmer Gorria terminoa, frantsesezko Khmer Rouge-tik datorrena, Norodom Sihanouk erregeak asmatu zuen. Erakundearen izen ofiziala Kanbodiako Alderdi Komunista zen, eta 1970eko hamarkadatik aurrera, Kanputxea Demokratikoko Alderdia izena hartu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia 1951ean sortu zen.

Khmer Gorriak Kanputxean boterean egon ziren bitartean eragindako hildako kopuru handiarengatik dira batez ere ezagunak, 1,5 milioi pertsonek bizia galdu baitzuten lau urte horietan (estimazioak, hala ere, 850.000tik 3 milioitara aldatzen dira). Khmer Gorriek komunismoaren berezko irakurketa egin eta neurri gogorrak hartu zituzten boterean egon zirenean. Adibidez:

  • Dirua deuseztatu zuten.
  • Hirien kontra egin, eta biztanleria guztia landaguneetan sortutako kanpamenduetara bidali zuten.
  • Gizarte zaharra zeritzoten guztiaren (betaurrekoak eramatea, adibidez) aurka egin zuten.
  • Izenen ordez, zenbakiak erabiltzen zituzten kideak izendatzeko. Esaterako, buruzagia 1 burkidea zen.

1979an, Vietnamek herrialdea inbaditu eta Khmer Gorriek boterea galdu zuten.

Alderdiaren burua Pol Pot zen. 1997an, Khmer Gorriek beraiek Pol Pot buruzagi historikoa epaitu zuten.

Khmer Gorriak 1990eko hamarkada bukaera arte gerrilla moduan aritu ziren, Kanputxeako iparraldean batez ere. 1996an banaketa handia izan zen Khmer Gorrien artean, gerrillarien erdiak (4.000 bat) erakundea utziz. 1999ko abenduan, oraindik borrokan ziharduten gerrillariak errenditu egin ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Khmer Gorria