Khosro II.a
Khosro II.a, batzuetan Khosrau II.a eta Chosroes II.a gisa ere ezaguna (Ktesifon, Persia, ? - ibidem, 628), Persiako errege sasandarra izan zen 590-628 bitartean.
Biografia [aldatu]
Bizantzioko Maurizio enperadorearen laguntzari esker lortu zuen erregetza. Laguntza horren truke zenbait lurralde Bizantzioren esku utzi behar izan zituen. Maurizio enperadorea hil zutenean, eta haren lekua Fokas enperadoreak hartu zuenean, Khosro II.ak Bizantzioko inperioa inbaditu zuen (Siria, Anatolia), Kaltzedoniaraino iritsi zen, eta Jerusalem eta Egipto konkistatu zituen. Baina 622tik aurrera atzera egin behar izan zuen, Heraklioren konkistek eraginik. Ninibeko guduaren ondoren (628), iraultza bat izan zen gortean; Khosro II.a epaitu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere seme Kavadh II.ak bakea sinatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.