Kidal eskualdea

Koordenatuak: 19°58′24″N 0°44′49″E / 19.9733°N 0.7469°E / 19.9733; 0.7469
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kidal eskualdea
 Mali
Administrazioa
Estatua MLI
Izen ofizialaRégion de Kidal
ISO 3166-2ML-8
HiriburuaKidal
Geografia
Koordenatuak19°58′24″N 0°44′49″E / 19.9733°N 0.7469°E / 19.9733; 0.7469
Azalera151.430 km²
Demografia
Biztanleria67.638 (2009)
Dentsitatea0,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu-eremuaUTC (UTC±0)
Ordu eremuaUTC±00:00

Kidal Mali ipar-ekialdeko eskualdea da. 151.430 km²ko azalera du, zati handiena Adrar des Ifoghas mendigunean. Hiriburua Kidal da.

2012ko apiriletik de facto Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduak (MNLA) dauka eskualdearen kontrola. MNLAk eta Ansar Dine talde islamistak Azawaden independentzia aldarrikatu zuten, baina nazioarteak Maliren parte dela irizten dio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kidal eskualdeak mendebaldean Tonbuktu eskualdearekin du muga, hegoaldean Gao eskualdearekin, ekialdean Nigerrekin eta iparraldean Aljeriarekin. Hiri handienak Kidal, Tessalit eta Aguel'hoc dira.

Basamortuko klima dauka. Egunez tenperatura 45 °C-ra irits daiteke eta gauez 5-12 °C-ra.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an 67.638 biztanle zituen[1]. Tuareg (Kel Tamasheq) da etnia nagusia eta songhai, kunta eta arabeak ere daude.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kidal eskualdea lau barrutitan (cercle) banaturik dago: Abeïbara, Kidal, Tessalit eta Tin-Essako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman geohive izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]