Kieleko ubidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kiel Nord-Ostsee-Kanal Hochbruecke.JPG
Map of the Kiel Canal.png

Kieleko ubidea (alemanez Nord-Ostsee-Kanal, NOK), Kaiser-Wilhelm-Kanal izenaz ere ezagutzen dena, 98 kilometro luze da eta Itsaso Baltikoa eta Ipar Itsasoa elkartzen ditu. Alemaniako Schleswig-Holstein estatuan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi itsasoen arteko lehenengo ubidea Kristian VII.a Danimarkakoak bultzatu zuen 1748an Eider ibaia aprobetxatuz. Eiderkanal zuen izena.

Gaur egungo kanalaren eraikuntza 1887an hasi zen eta 1895ean bukatu. Bi muturretan, Brunsbüttel eta Holtenaun (Kiel ondoan), Gilen II.a Alemaniakoak egin zuen inaugurazio ekitaldia. Alemaniako Itsas Armadaren garraioarentzako 1907 eta 1914 artean ubidea zabaldu egin zen. 1919an Versaillesko Itunak nazioarteko kategoria eman zion baina naziek 1936an alemaniarrak ez zirenentzako itxi egin zuen. 1948an ireki zen berriro.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

98 kilometroko luzera du eta 45 metrotako zabalera. Ubidea erabili ezean Danimarkari buelta emateak 460 kilometrotako distantzia egin beharra dago. 2007an 43.000 itsasuntzik zeharkatu zuten ubidea.

Panamako ubidea eta Suezeko kanalaren ondoren trafiko handiena duen ubidea da Kielekoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kieleko ubidea Aldatu lotura Wikidatan