Kike Amonarriz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kike Amonarriz 2007an

Enrike Amonarriz Gorria "Kike" (Tolosa, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 30a - ) euskal filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Gainera, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da.

Zeruko Argia, ostera Argia deituko zen aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste-liburu eta kasetak egin ditu Joxerra Galarraga eta Guillermo Segurolarekin. Gainera, Argiak argitaratutako Txorakikeriak izenezko liburuak idatzi ditu.

Halaber, Euskal Telebistan lan egiten du eta hainbat programatan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle bezala. Honako hauek dira: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau da A.U., Beni ta Marini, Balinda, Bai zera, Txiskola eta Sikofonia. Gainera, Barrebusa telebista-programa zuzendu du.

2006ko urtarrila geroztik ETB 1eko Mihiluze telebista-programa aurkezten du Ilaski Serranorekin.

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Kike Amonarriz
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak