Kiko Veneno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kiko Veneno
Kiko Veneno (2005)

Kiko Veneno (jaiotza-izena: José María López Sanfeliu) espainiar musikaria da (Figueres, Girona, 1952). Aita militarra zuen, eta Andaluziara bidali zuten, Kikok bi urte zituela. Andaluzian hazi eta hezi zen. Filosofia-ikasketak egin zituen, eta unibertsitatean kantatu zuen lehen aldiz, 1971n, greba baten kariaz. Geroago, Raimundo Amador eta haren inguruko musikariak ezagutu zituen, eta Veneno taldea izango zena osatzen hasi ziren, bien ekimenez. 1977an, CBS etxearentzat grabatu zuten, Madrilen, beren lehen diskoa, Veneno, eta arrakasta handia izan zuten. Hala ere, taldeak ez zuen urtebete iraun, Kiko eta Raimundo elkarrekin haserretu zirelako. 1981ean agertu zen berriro Kiko Veneno, eta Seré mecánico por tí diskoa grabatu zuen hurrengo urtean. Geroztik egindako disko arrakastatsuena Échate un cantecito (1992) izan zen, Santiago Auseron (Juan Perro) musikariaren laguntzarekin grabatua. Beste zenbait lan aipagarri: Si tú, si yo (1984), Pequeño salvaje (1987), El pueblo guapeao (1989), Está muy bién eso del cariño (1995), Punta Paloma (1997) eta Puro Veneno (1998). Azken diskoa Dice la gente du (2010).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]