Kikuyu etnia
Kikuyuak 7,2 milioi laguneko etnia dira, berezko hizkuntzatzat kikuyua dutenak.[1] Kenyako etniarik handiena dira, populazioaren % 22 osatzen baitute. Kikuyu gîkûyû izenaren swahilizko forma da; hala ere, kikuyuek beren buruari agĩkũyũ deritzote. Erdiko lur emankorretan kokatua, ekonomikoki Kenyako etniarik ekimentsuena da.
[aldatu] Historia
Kolonizazioa baino lehenago, aldameneko maasai etniarekin harreman ona zeukaten kikuyuek. Alabaina, 1880ko hamarkadatik aurrera, ingelesek kostaldean eta geroago Nairobin eraiki zituzten koloniak. Victoria aintziraraino burdinbidea ere eraiki zuten. Horretarako, kikuyuei lurrak kendu zizkieten, eta erreserba txiki batera eraman zituzten.
Hori dela eta, Kenyako independentziarako borrokan, kikuyuek parte-hartze handia izan zuten. 1920ko hamarkadarako botere kolonialaren kontrako erresistentzia antolatuta bazeukaten. Tartean, etorkizunean herrialdeko presidentea izatekoa zen Jomo Kenyatta zegoen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, besteak beste Dedan Kimathi buruan zuen Mau Mau matxinadan paper garrantzitsua jokatu zuten kikuyuek.