Kilate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kilatea bi modu ezberdinetara erabiltzen den hitza da

  1. Bitxigintzako kilatea: Batez ere, perla eta harribitxiak pisatzeko erabiltzen den pisu unitatea da. Zentzu honetan, kilate bat, ontza baten ehun eta berrogeitalaugarren zatia, libra baten bi mila berrehun ta berrogeigarren zatiaren baliokidea izango litzateke Nazioarteko Neurri Sisteman, 202,83 miligramoren baliokidea izango litzateke.
  2. Urregintzako kilatea: Bitxietan erabilitako metalen legea (purutasuna) adierazten du. Zentzu honetan, kilate bat, osatzen duen aleazioaren masa guztiaren 24garren zatia izango litzateke (gutxi gora-behera %4,167a). Adibidez, bitxi bat 18 kilateko urrez egina baldin badago bere aleazioa 18/24 urre zati ditu edo 3/4 eta bere purutasuna %75ekoa izango litzateke, 24 kilateko bitxi batek, 24/24 urre zati izango lituzkeen bitartean, eta, beraz, urre puruz egina egongo litzateke.

Kilatea, kilate metriko ere deitzen da, eta, ingelesez, carat esaten zaio.

Hitza, keration antzinako greziar hitzetik dator eta algarrobo esan nahi du, fruitu honen haziak, antzinatean, bitxiak eta harribitxiak pisatzeko erabiltzen baitziren, hazien arteko ustezko pisu uniformetasunaren ondorioz. Arabiarrek pisu unitate hau hartu zutenean, quiratera aldatu zen, eta hau, gaztelerara pasatzean, kilate bihurtu zen.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak