Kilkenny GAA

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kilkenny GAA
Izen osoa Cumann Lúthchleas Gael Coiste Cill Channaigh
Ezizena(k) The Cats ("Katuak")
The Stripy Men ("Marradunak")
Hiria Flag of county Kilkenny.svg Kilkennyko konderria, Leinster
Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Sorrera 1887
Kirol zelaia Páirc Uí Nualláin/Nowlan Park, Kilkenny
(Edukiera: 30.000)
Entrenatzailea Brian Cody
Liga National Hurling League
2013-14 1. postua: Txapeldunak
Webgunea http://kilkennygaa.ie/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Kilkenny GAA edota Kilkenny County Board of the Gaelic Athletic Association (irlanderaz Cumann Lúthchleas Gael Coiste Cill Channaigh) Irlandako hego-ekialdean dagoen Leinster probintzian kokatuko Kilkenny konderriko gaeldar jokoetako talde bat da. Taldearen koloreak beltza eta horia dira, konderriaren kolore ofizialak hain zuzen ere.

Irlandako 32 konderrien artean Futbol gaelikoan aritzen ez den bakarra da baina hurlingari dagokionez talde oso indartsua du, All-Ireland Senior Hurling Championship txapelketa nagusia gehienetan irabazi duen taldea izanik (34 aldiz) eta National Hurling League ligan bigarrena da garaileen sailkapenean, 15 garaipenekin. Aipatzekoa da 2000 urtetik hona 9 aldiz irabazi duela txapelketa nagusia.

Elkarte Atletiko Gaelikoaren barnean dagoen Kilkennyko kirol saila 1887an sortu zen.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurlinga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

All-Ireland Senior Hurling Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderria Irabazitako finalak Galdutako finalak Irabazitako txapelketak urtez-urte
Kilkenny 34 25 1904, 1905, 1907, 1909, 1911, 1912, 1913, 1922, 1932, 1933, 1935, 1939, 1947, 1957, 1963, 1967, 1969, 1972, 1974, 1975, 1979, 1982, 1983, 1992, 1993, 2000, 2002, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012

National Hurling League[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderria Irabazitako finalak Galdutako finalak Irabazitako ligak urtez-urte
Kilkenny 17 9 1933, 1962, 1966, 1976, 1982, 1983, 1986, 1990, 1995, 2002, 2003, 2005, 2006, 2009, 2012, 2013, 2014


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]