Kilometro-puntu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kilometro-puntua edo KP era laburtuan, errepide batetako puntu bat identifikatzeko erabiltzen den erreferentzia sistema da. Errepideko puntu bat hasiera puntu kontsideratuz, zero kilometro-puntua, beste guztietatik hartara dagoen distantzia adieraziz identifikatzen ditu puntu guztiak.

Errepidea hastean den puntua 0+000 KP izango litzateke eta hartatik 5 kilometro eta 220 metrotara dagoen puntua 5+220 KP.

Normalean distantzia guztiak errepidearen galtzada erdian definitutako ardatz batean kontatzen dira. Errepideak galtzada ezberdinak dituenean bi galtzaden artean dagoen ardatza definitzen da.

Ohikoena errepideetan erabiltzea bada ere, lineala den beste edozein garraiobide edo azpiegitura definitzeko ere erabiltzen da erreferentzia sistema hau.