Kilpisjärvi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Enontekiöko herrixkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Kilpisjärvi (argipena).
Gilbbesjávri - Kilpisjärvi
Enontekiö
{{{nongo}}} mapa Finlandian
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
{{{eskualdea}}}
{{{barrutia}}}
Biztanleria ~ 100
Koordenatuak 69°03′10″N 20°48′30″E / 69.05278°N 20.80833°E / 69.05278; 20.80833Koordenatuak: 69°03′10″N 20°48′30″E / 69.05278°N 20.80833°E / 69.05278; 20.80833
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)

Gilbbesjávri edo Kilpisjärvi Finlandiako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen Enontekiö udalerriko herri bat da. Pare bat kilometrora, Norvegia eta Suediarekin muga egiten duen eta hain ospetsua den Eskandinaviako muga hirukoitza dago. Ozeano Artikotik 50 km-tara baino ez dago, itsas-mailatik 500 metrotara eta Zirkulu Polar Artikotik 400 bat km iparrera. 100 bat biztanle dauzka [1].

Batez ere, turismotik bizi dira biztanleak. Sasoi guztietan, eskiatzeko, arrantza egiteko edota natura soilaz gozatzeko asmoarekin datozen alemaniarrak eta norvegiarrak baitaude. Norvegiarrak noizbehinka muga igaro ohi dute, bertako merkatuan produktu merkeagoak erosteko, herrixkako ekonomiarako onuragarria dena. Bestalde, samitar batzuk elur-orein azienda handiak dituzte eta abeltzaintzatik bizi dira, hau, kontuan hartu beharreko beste sektore bat bihurtuz.

Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Enontekiöko historia

Herrixka txikia denez, bere historia ere gaztea da. Gelditzeko asmoz iritsi ziren lehen biztanleak 1915. urtekoak baino ez dira eta gainera, ez da aztarna horietaz ezer gelditzen, denak alemaniarrek suntsitu baitzituzten Laponiako Gerra ospetsuan.

Berreraikuntzan, 1964. urtean, Helsinkiko Biologia Unibertsitateak ikerkuntza zentroak ireki zituen eta Finlandiako gobernuak, aldiz, eskola publikoa bezalako azpiegiturak eraiki zituen biztanleria erakartzeko asmoarekin. Honela, hegoaldetik Ozeano Artikorako bideko ezinbesteko geltoki bihurtu da.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilpisjärvi izena, herrixka eta ondoan dagoen aintzirarena da eta bertan, Kilpisjärvi aintziratik irteten direla ematen duten Saana eta Halti bezalako Finlandiako mendixka altuenak daude. Herriak, gutxi gorabehera, 300 bat biztanle baino ez ditu; hala ere, Enontekiöko udalerri osoko herrixka bisitatuena da, bertan, Lappiko paraje natural ikusgarrienak baitaude.

Laponiako Gerra irabazi osteko bandera finlandiarra Kilpisjärviko mugan (1945).

Finlandiako ur-jauzi handienak ere inguruan daude; Kitsiputous ur-jauzia, esaterako, herrialde osoko handienetarikoa. Iparraldean, bi mendixka txikiren artean, Finlandiako natura erreserba zaharrena dago, flora eta fauna bereziko Malla Natura Erreserba.

1916. urtean aurkitua izan zen independentzia gerra ondoren. 30 km² azalera dauka eta hainbat ur-jauzi daude bertan; hala nola, lehen aipaturiko Kitsiputous ur-jauzia. Herrixkako paraje babestu ikusgarriena da, Käsivarsi Eremu Basatiarekin batera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kilpisjärvi Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]