Kilpisjärvi aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 68°58′26.99″N 20°39′15.47″E / 68.9741639°N 20.6542972°E / 68.9741639; 20.6542972

Kilpisjärvi aintzira
Kilpisjärvi (fi) / Gilbbesjávri (se)
Kilpisjärvirenkokalekua.png

Kilpisjärvi aintziraren kokalekua Enontekiön.

Kokalekua Finlandiako bandera Finlandia
Suediako bandera Suedia
Garaiera 472,8 m
Eremua 37,33 km²
Bataz besteko sakonera 19,7 m
Gehienezko sakonera 57 m
Betebidea Kummaeno eta
Njearrejohka ibaiak
Hustubidea Könkämäeno ibaia
Uharteak Gutxienez hogeita hiru
(Kutusaari uhartea)
Hiriak Finlandiako bandera Enontekiö, Finlandia
Suediako bandera Kiruna, Suedia

Kilpisjärvi aintzira (iparraldeko samieraz: Gilbbesjávri), Finlandia eta Suedia herrialdeen artean dagoen aintzira da; Enontekiö eta Kiruna udalerrien artean kokatzen da hain zuzen, Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeek osatzen duten Eskandinaviako muga hirukoitzetik gertu. Finlandian, Saana mendixkaren eta Kilpisjärvi izeneko herrixkaren magalean dago, Malla Erreserba Naturalaren erdi-erdian. Bertan, natura basatiaren eztanda antzeman daiteke.

Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezke bertan; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk [1]. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotzak, jatunak, lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [2].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta laponiako otsoak dira.

Aintzira, oso ezaguna da arrantzaren munduan; izan ere, bertan, laponiako amuarrain artiko eta amuarrain marroi handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua izugarria da. Bertako urak, Suedia iparraldeko Eskandinaviako mendietan sortzen diren Kummaeno eta Njearrejohka bezalako ibaietatik datoz. Bertatik, Könkämäeno ibaia sortzen da, Finlandia eta Suedia herrialdeen arteko muga marrazten duena Bothniako Golkora iristen den arte Tornion.

Ekialdean, lehen aipaturiko Saana mendixka dago, Enontekiö udalerriko mendixka ospetsuena; ondorioz, Eskandinaviako mendien artean dago bete-betean aintzira. Baldintza klimatiko gogorrak direla eta, gutxi gorabehera 223 egun egin ohi ditu izoztuta urtean; hala nola, iazko azaroaren 7tik ekainaren 19ra [3].

Bi zatitan dago banatuta aintzira, hegoaldean dagoen Kilpisjärvi (iparraldeko samieraz: Bajit Gilbbesjávri) eta iparralderago kokatzen den Alajärvi (iparraldeko samieraz: Vuolit Gilbbesjávri). Nahiz eta bakarrak izena jaso, Kutusaari, gutxi gorabehera 23 uharte handi dauzka Kilpisjärvik.

Ailakkajärvi (5,5 km ekialdera) edo Goldajärvi (Eskandinaviako muga hirukoitza dagoen aintzira) bezalako aintzira txikiak daude inguruan, Käsivarsi Eremu Basatitik hurbil aurkitzen direnak [4].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kilpisjärvi aintzira Aldatu lotura Wikidatan

Argazki gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]