Kim Peek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kim Peek

Kim Peek (Salt Lake City, Utah, 1951ko azaroaren 11 - 2009ko abenduaren 19a) ospe handiko savant bat zen(52 bat savant daude bizirik, guk dakigunez), Dustin Hoffmanen pertsonaia inspiratu baitzuen Rain Man filman. Kimputer ezizenez ere ezaguna da.

Makrozefalia zuen jaiotzez, garuntxoaren gaitz egonkorra eta gorputz kailukararen agenesia. Ez dakigu bere oroimen harrigarriaren arrazoia hau izan daitekeen.

Kimen markak izugarriak dira:

  • Irakurri dituen 12.000 liburuetatik %98a gogoratzen zuen.
  • Bi orrialde irakurtzen zituen 8 segundotan, begi bakoitzak orrialde ezberdina hartzen baitzuen.
  • Ordubetean liburu bat buruan izateko gai zen, datu historikoak, geografia, literatura eta abar barneratuz.
  • 10.000 urteko egutegi zehatza zuen buruan eta jaiotze data esanez gero, asteko eguna bazekien esaten.
  • Kalkulu matematiko harrigarriak egiten zituen oso azkar.

Beste savant batzuek ez bezala, Kimek aurrerapen soziologiko galanta erakutsi zuen, ezezagunekin harremanetan jarriz eta bere demostrazioak erakutsiz. Barry Morrow izan zen, Kim ezagutu ondoren, Rain Man pelikularen gidoia idatzi zuena eta Barry Levinsonek eraman zuen pantailara; izandako arrakasta ikusita, Kimek elkarrizketa bat egin zuen telebistako programa batean.

Wisconsineko Mediku Elkarteak hainbat ikerketa egin zituen Kimekin. Bere kabuz bizitzeko, bere gisara bizitzeko, gaitasun eskasa zuen. Ezin zituen alkandorako botoiak bere kasa lotu, gordetzen zituen datuak ez omen zituen benetan ezagutzen, ezin zuen poema bat interpretatu eta liburu bat laburtu; hala ere, buruz zekien. Ez zen jaioa musikan, baina abesti bat entzun orduko, pianoz jotzeko edo segundo gutxi batzuetan entzundako doinuaren autorea ezagutzeko gai zen.

Gehienok baino adimen-koziente baxuagoa zuen, baina datuak gordetzeko gaitasun berezia zuen era berean. Ez zituen datuak ulertzen baina datuak gordetzeko gaitasun harrigarria zeukan.

2004an NASAk ere ikertu zuen Kimen kasua, tomografiak eta erresonantzia magnetikoak eginez, ea bere garunaren egituran zerbait berezia aurkitzen zioten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Peek Aldatu lotura Wikidatan