Kimera (genetika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimera zigoto bat baino gehiagotik sortutako zelula genetikoki ezberdinak dituen izaki biziduna da. Kimerismoa gaixotasun genetikoa da. Bertan azaltzen saiatzen den teoriak esaten du bi zigoto ernalketaren ondoren elkartzen direla bat sortuz, eta honen emaitza den arrautza normal hazten da. Hemendik ateratzen den izakiak bi zelula mota ditu, bakoitza bere izaera genetikoarekin. Kasu gehienetan zelulek ADN ezberdina izaten dute, bi pertsona gorputz bakar batean balira bezala.

Kimerismoa gerta daiteke harreman sexualean bi obulu ernaldu direlako eta hirugarren astea baino lehen elkartu direlako, izaki bakarra eratuz. Zenbait kasutan, elkartutako bi zigotoetako bakoitza sexu batekoa da, eta orduan gerta daiteke izaki erresultantea hermafrodita izatea (bere gorputzean bi sexuen zelulak daude). Kimerek duten ondorioen beste adibide bat da azalaren kolorea ez definitzea izan daiteke; kasu horretan gorputzean koloretako orbanak nahasturik ageri dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]