King Ralph

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:10, 22 urtarrila 2016

King Ralph (euskaraz Ralph Erregea) 1991ko David S. Ward estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako komedia filma bat da. Emlyn Williams galestar idazlearen Headlong eleberrian apur bat oinarritua dago, zinemarako egokitzapenean eleberriko istorioaren zati handi bat laga baitzen. John Goodman, Peter O'Toole, John Hurt eta Richard Griffiths aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Familiako argazki ofizial bat egiten ari diren bitartean Erresuma Batuko errege-erregin eta senideak zoritxarreko istripu batean elektrokutatuta hilko dira. Zuzeneko ondorengorik ezagutzen ez denez, Errege Etxeko ikerlariek bilaketa azkar baten ondoren Estatu Batuetan urrutiko ondorengo bat topatuko dute: Ralph Jones (John Goodman), Las Vegas hiriko ikuskizunetan pianojole eta komediante moduan lan egiten duen potzolo arduragabe, lotsagabe eta parrandazalea. Pero ocupar el trono supone un drástico cambio en su vida: se acabó la comida barata, las camisas hawaianas y las palabrotas. Baina hura gonbentzitu eta Ingalaterrara ekartzean dotore jantziarazi eta goi mailako hizkera eta jokamolde egokiak irakatsi beharko dizkiote. Nahiz eta Ralph bere lanpostu berriaren betekizun zorrotzetarako egokitzen saiatu, betiere bere benetazko maila apaleko izaera eta jokamoldeak gailenduko dira, baina dena hondamendira doala dirudien unean, Errege Etxeko arduradunak errege berri yankeeak britainiar maila apaleko jendearen begirunea bereganatuz doala jabetuko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak