Kingdom of Heaven

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kingdom of Heaven
Datuak
Jatorrizko izenburua Kingdom of Heaven
Izenburua euskaraz Zeruetako Erresuma
Urtea 2005
Estreinaldia 2005eko maiatzaren 6a
Generoa Historia, Erdi Aroa
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 144 minutu
194 minutu (zuzendariaren bertsioa)
Aurrekontua 130 miloi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Ridley Scott
Ekoizleak
Ridley Scott
Gidoilariak
William Monahan
Aktoreak
Orlando Bloom
Eva Green
Liam Neeson
Jeremy Irons
David Thewlis
Brendan Gleeson
Ghassan Massoud
Marton Csokas
Edward Norton
Khaled el nabawy
Musikagileak
Harry Gregson-Williams
Argazkilariak
John Mathieson
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Kingdom of Heaven (euskaraz Zeruetako Erresuma) 2005eko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren historia filma bat da. XII. mendeko Gurutzadetan girotua dago. Bertan, Orlando Bloom, Eva Green, Liam Neeson, Jeremy Irons, David Thewlis, Brendan Gleeson, Ghassan Massoud, Marton Csokas, Edward Norton eta Khaled el nabawy aktoreek antzeztu zuten.

Filma honen zatirik handiena Marokon filmatu zen, baina baita Espainiako Loarreko gaztelua, Palma del Río udalerria, Ávila eta Sevilla hirietan ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XII. mendea, Gurutzadak. Godofredo Ibelingoa (Liam Neeson), Jerusalengo erregearen begirune osoa duen eta Lur Santuaren defentsan guztiz buru-belarri dabilen zalduna denbora baterako bere herrialdera itzuli da, han bere semeordea topatu asmoz, semeorde hori Balian (Orlando Bloom) frantziar gaztea da, bere emaztea eta semea izurri beltzaren ondorioz galdu berri dituen errementaria. Godofredok bere semeordea berarekin batera Gurutzadetara joateko konbentzitzen du. Aitaren heriotzaren ondoren, Balianek haren lur jabetzak jasotzen ditu, bai eta Jerusalemgo zaldun titulua ere, Ekialde Hurbileko hiri honetan Bigarren Gurutzada eta Hirugarren Gurutzada artean kristau, musulman eta juduek bakean elkarbizitu izan dira. Leialtasuna hautsi ezin batez Balianek bere erregea (Edward Norton) zerbitzatzen du, eta gainera Sibilaz (Eva Green) maitemintzen da, erregearen ahizpa misteriotsua.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]