Kinkaju
Wikipedia(e)tik
| Kinkaju | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Carnivora |
| Goifamilia: | Arctoidea |
| Goifamilia: | Musteloidea |
| Familia: | Procyonidae |
| Generoa: | Potos |
| Espeziea: | Potos flavus Schreber 1774[1] |
| Hedapen mapa | |
Kinkajua (Potos flavus) Carnivora ordenako Procyonidae familiako animalia gautarra da, zuhaitzetan bizi izateko egokitua.
90 cm inguru luze izaten da, neurri horren erdia edo gehiago isatsarena dela. Oso ile trinkoa du, kolorez hori arrexka bizkarrean, eta gorrixka paparrean eta sabelean. Isats luze oratzailea du.
Mexikotik Mato Grossora (Brasil) bitarteko basoetan bizi da. Landareak, animalia txikiak, arrautzak eta eztia janez elikatzen da. Kalte handiak egiten ditu basoko aberasketan.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Schreber (1774), 9, 1, Die Säugethiere, pl. 42[1774]; see also text p. 187[189](index)[1774]. orr.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.