Kinkaku-ji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kinkaku-ji
Kinkakuji 2004-09-21.jpg
Udalerria Kyoto
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 35°02′22″N 135°43′46″E / 35.03944°N 135.72944°E / 35.03944; 135.72944Koordenatuak: 35°02′22″N 135°43′46″E / 35.03944°N 135.72944°E / 35.03944; 135.72944
Solairuak 3
Kinkaku-ji non dagoen adierazten duen Kyoto-ko/-go/-eko mapa
Kinkaku-ji
www.shokoku-ji.jp

Kinkaku-ji (金閣寺?, eus. "Urrezko Pabiloiaren Tenplua") , Japoniako Kyoto herrian dagoen tenplu Zen budista bat da. Bere izen ofiziala Rokuon-ji (鹿苑寺?, eus. "Oreinaren lorategiaren tenplua") da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua dagoen lurraldea Kitayama-dai izenaz ezagutzen zen aurretik eta Saionji Kintsune estatugizon boteretsuarena zen. 1397an Ashikaga Yoshimitsu shogunak eremua erosi eta Kinkaku-ji tenplua eraiki zuen. Pabilioiaren helburua shariden izatea zen, hau da, Budaren erlikiak gordetzea. Yoshimitsu hil zenean bere semeak Zen tenplu bihurtu zuen. 1467-1477 arteko Onin Gerran eraikinak erre egin ziren. Gaur egungo pabiloia 1955ekoa da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko tenplua hiru solairutako eraikina da. Goiko bi solairuak urrezko orriaz estalita daude.

  • Lehenengo solairua: Dharma uren ganbera ezizena du eta XI mendeko Heian inperioko aristokraziaren egoitzen estiloa dauka.
  • Bigarren soplairua: Soinu uhinen dorrea ezizena du eta aristokrata gerlarien estiloan eraikia dago. Budaren aretoa dago bertan eta Kannon jainkosaren santutegia.
  • Hirugarren solairua: Azkenaren kupula ezizena du eta zen estiloan egina dago.
  • Teilatuan brontzezko fenix hegazti bat dago.

Lorategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluaren inguruko paisaia aprobetxatuz egindako lorategia da, Muromachi Aroan egiten zen bezala. Kyōko-chi (鏡湖池, ispilu putzua) dauka ondoan eta inguruan Hokuzan mendia.

Onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kinkaku-ji Aldatu lotura Wikidatan