Kinolona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kinolonak edo fluorkinolonak antimikrobiano familia bat dira. Oso erabilgarriak eta erabiliak dira, eta daukaten arazo nagusia da erresistentzia tasa, hain zuzen ere.

Txizeko infekzioen aurkako farmakoak dira batez ere, biriketakoak tratatzeko ere ematen dituzten arren.

Eduki-taula

Sailkapena[aldatu]

Lau belaunaldietako kinolonak ditugu gaur egun.

Lehen belaunaldietakoak[aldatu]

Azido pipemidiko eta oxolinikoa dira, gaur egun asko erabiltzen ez direnak.

Bigarren belaunaldietakoak[aldatu]

Oraindik oso ohikoa den ziprofloxazinoa dugu talde honetan, norfloxazino eta ofloxazinoarekin batera.

Hirugarren belaunaldietakoak[aldatu]

Levofloxazinoa da kinolona berrien artean zaharrena, erabilera oso hedatua daukana eta batik bat neumoniak eta bestelako biriketako infekzioak sendatzeko ematen dena.

Laugarren belaunaldietakoak[aldatu]

Moxifloxazinoa da kinolona berrien artean berriena, Levofloxazinoaren espektro antzekoa daukana.

Alboko eraginak[aldatu]

Kinolonak nahiko antibiotiko seguruak dira, alboko eragin gutxi ematen dituztenak.