Kyoto (prefektura)

Koordenatuak: 35°01′16″N 135°45′20″E / 35.02103°N 135.75558°E / 35.02103; 135.75558
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kioto (prefetura)» orritik birbideratua)
Kyoto prefektura
京都府
 Japonia
Ereserkia
The Song of Kyo (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-26
HiriburuaKyoto
governor of Kyoto (en) ItzuliTakatoshi Nishiwaki (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°01′16″N 135°45′20″E / 35.02103°N 135.75558°E / 35.02103; 135.75558
Azalera4,613,01 km²
MugakideakFukui, Osaka prefektura, Nara, Mie, Shiga eta Hyōgo
Punturik altuenaMount Minako (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.563.192 (2021eko urriaren 1a)
−16.729 (2020)
Dentsitatea570'91 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKansai
UharteaHonshu
Hizkuntza ofizialajaponiera
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.kyoto.jp, pref.kyoto.jp…, pref.kyoto.jp… eta pref.kyoto.jp…

Kyoto prefektura (japonieraz: 京都府 Kyōto-fu?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Kyoto hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji berrezarkuntza arte, Kyoto eremuaren izena Yamashiro zen. Kyoto hiria Japoniako hiriburua izan zen 11 mendez.

Hasieran, herrialdearen hiriburua Nara izan zen. 741ean, Shōmu enperadoreak Nara eta Kyoto hirien arteko Kuni-kyō izeneko toki batera aldatu zuen hiriburutza. 784an, Nagaoka-kyōra aldatu zen, eta 794an Kanmu enperadoreak Heian-kyōra aldatu zuen, eta horixe izan zen gaur egungo Kyoto hiriaren hasiera. Gaur egun Kyoton dauden etxe, kale, denda eta tenplu asko urte hartakoak dira.

1192an botere politikoa Kamakurara aldatu zen, han samurai-klan batek Kamakurako shogunerria ezarri baitzuen. Hala ere, Kyotok jarraitu zuen inperioko hiriburua izaten, enperadoreek eta gorteak hirian iraun baitzuten.

Ondorengo mendeek jaun feudalen goraldia ekarri zuten. Azkenik, Meiji berrezarkuntzak Japonia inperiala berrezarri zuen 1867an. Meiji enperadorea Tokiora joan zen bizitzera hurrengo urtean, eta, geroztik, enperadore-gortea ez da itzuli Kyotora.

1871n Japoniako probintzia-sistema berrantolatu zenean, Tango eta Yamashiro probintziek eta Tanba probintziako ekialdeak Kyotoko prefektura osatu zuten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyoto prefekturako mapa

Kyoto prefektura Honshuko eta Japoniako erdialdean dago. Iparraldean, Japoniako itsasoa eta Fukui prefektura ditu; hegoaldean, Osaka eta Nara prefekturak; ekialdean, Mie eta Shiga prefekturak; eta mendebaldean, Hyōgo prefektura. Prefekturaren erdialdean, Tanba mendiek erdibitzen dute lurraldea. Hori dela eta, klima nabarmen aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Iparraldea (Ayabetik Fukuchiyamara) Japoniako itsasoko klima-eremuan dago, elurte luze ugariekin: Japoniako yukiguni (lurralde elurtua) eremuari dagokio. Hegoaldeak, berriz, Nantan-etik Kyōtanbara, klima kontinentala du, Japoniako itsasoaren, Seto itsasoaren eta Ozeano Barearen eragin konbinatuaren ondorioz.

Lurraldearen % 6 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Sanin Kaigan Parke Nazionala, besteak beste.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak:
  1. Kyoto (hiriburua, 1.470.129 biztanle)
  2. Uji (189.929 bizt.)
  3. Kameoka (92.889 bizt.)
  4. Maizuru (89.626 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyōtamba
Kumiyama
Ōyamazaki
Kasagi
Minamiyamashiro
Seika
Wazuka
Ide
Ujitawara
Ine
Yosano

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyoto hiriko jarduera nagusia turismoari lotuta dago. Prefekturako iparraldea, Tango penintsulan, arrantza egiten da, eta prefekturaren erdialdean nekazaritza eta basogintza dira nagusi. Nintendoren egoitza nagusia Kyoto hirian dago.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]