Kiribatiko historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kiribatiko historia luzea da, errepublika hori osatzen duten irletan gizakien presentzia gutxienez 700 urtekoa baita.

Jatorrizko mikronesiar populazioa gaur egungo gehiengo nagusia da. Hizkuntza bera hitz egiten duten herri horiek irletara iritsi ziren K. a. 3000 eta K. o. 1300 bitartean. Zonaldea, halere, ez zegoen isolaturik; Tonga eta Fiji etorritako polinesiarrek eta melanesiarrek uharteak bisitatu zituzten berekin zenbait ezaugarri kultural eramanez, europarrak heldu baino askoz lehenago. Elkarrekin ezkonduz, kultura bateratu zen.

Britainiarrek eta amerikarrek XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran topatu zituzten lehen aldiz. Hortik aurrera, bale-arrantzaleak eta merkatariak irleetara iristen hasi ziren. Haiekin batera suzko armak eta gaixotasun berriak ailegatu ziren.

Lehen kolono britainiarrak 1837an heldu ziren. Ellice irlekin batera, 1892an Britainiar Inperioko protektoratu bihurtu ziren Kirabikoak. Biak, koroaren kolonia bihurtu ziren 1916an.

Tarawako atoloia eta beste uharte batzuk Japoniak okupatu zituen Bigarren Mundu Gerran. Tarawan gerrako borrokarik odoltsuenetakoa burutu zen, estatubatuarrak 1943ko azaroan lehorreratuta.

Burujabetza 1971n lortu zuten Gilbert eta Ellice uharteek. 1975ean bereizita, Erresuma Batuak autogobernua bermatu zien. Ellice irlak Tuvalu errepublika bihurtu zen, eta, Gilbert irlak Kiribati 1979ko uztailaren 12an. Tarawako hitzarmenaren bidez, 1983an berretsita, AEBek uko egin zioten irla horien gaineko edozein eskubideari.

Gainpopulazioa arazo bilakatu da. Irla nagusietako 4.700 biztanle biztanleria gutxiagoko irletan finkatu ziren 1988an. 1999an, Kiribatik Nazio Batuen Erakundean eserlekua eskuratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]