Kiribilen grabitate kuantikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Spin sare sinplea, Kiribilen grabitate kuantikoan erabilitakoen modukoa

Kiribilen grabitate kuantikoa (ingelesez: LQG, Loop Quantum Gravity) edo baita errepikapenen grabitate kuantikoa, Abhay Ashtekarrek 1986an formulatutako grabitate kuantikoaren teoria bat da. Itxuraz bateraezinak diren mekanika kuantikoa eta erlatibitate orokorra nahasten ditu. Grabitate kuantikoaren teoria bezala, korden teoriaren arerio nagusia da, azken hau defendatzen dutenak kiribilen grabitate kuantikoa defendatzen dutenak baino hamar aldiz gehiago diren arren.

Teoria honek espazioa spin sare (spin network) deritzon kuantizatutako kiribil edo lakio kopuru mugatu batekin sortutako sare fin bat izan daitekeela iradokitzen du. Sare hauei denbora gehitzen badiegu spin bits (spin foam) bat izango dugu. Beste hitz batzuetan, LQGk eskala oso txikietan (Plancken distantzian), denbora-espazioa bits moduko baten elkarehotutako lakio sare batez osatua dagoela planteatzen du. Espazioa leuna eta jarraikakoa ez dela, baizik eta 10-35 metroko diametroko zati banaezinez osatua dagoela defendatzen du. LQGk denbora-espazioa espazio bolumen hauek (lakio edo kiribilak) grafo baten korapilo elkarlotuak bailiran konektatzen dituen lotura abstraktuzko sare bat bezala definitzen du.

Oraindik amaitzeke dagoen eta zuzena ote den oraindik ezagutzen ez den teoria bat den arren (bere dinamika ere ez da ezagutzen) jada lortu ditu zenbait arrakasta. Teoria honen bertsio sinplifikatuek Big Bangaren aurreko egoera ere esploratzea ahalbidetu dute, "aurretik" zer egon zen kontatuz. LQG substratu-independentea den teoria kuantiko bat formulatzearen ahaleginaren ondorio da. Eremu kuantikoen teoria topologikoak adibide bat eman zuen, baina tokiko askatasun mailarik gabe, eta soilik askatasun global maila mugatuekin. Hau ez da egokia grabitatea deskribatzeko, hutsean ere tokiko askatasun mailak dituena erlatibitate orokorraren arabera.