Kirov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kirov

—  Hiria  —
Hiriaren ikuspegia
Hiriaren ikuspegia
bandera

armarria

Izen ofiziala Киров
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Volgakoa
Kirov oblasta
Koordenatuak 58°36′N 49°39′E / 58.600°N 49.650°E / 58.600; 49.650Koordenatuak: 58°36′N 49°39′E / 58.600°N 49.650°E / 58.600; 49.650
Kirov non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Kirov
Eremua 705 km2
Garaiera 150 m
Posta kodea 248000
Biztanleria 473.695 bizt. (2010)
Dentsitatea 671,91 bizt./km²
Sorrera 1374
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)
http://www.admkirov.ru/

Kirov (errusieraz: Киров), lehen Viatka (errusieraz: Вя́тка) eta Khlynov (errusieraz: Хлы́нов) deitua, mendebaldeko Errusian dagoen Kirov oblasteko hiriburua da. Europari dagokion Errusiaren erdigunean dago, Viatka ibaiaren ertzean. 2010ean 473.695 biztanle zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khlynov gotorlekua 1181. urtean eraiki zuten, Ural mendien mendebaldera, Novgorodko merkatariek[2]; hiri gisa 1374ko agirietan azaltzen da. 1489. urtean Moskuko Printzerrian sartu zuten, eta Errusian oso ezaguna egin zen ekoizten zituzten buztinezko irudiengatik.

Gorde den monumentu zaharrena 1689. urteko Jasokunde Katedral ikusgarria da. 1781. urtean Katalina Handiak Viatka izena eman zion hiriari, eta Viatkako Gobernazioko hiriburu izendatu zuen. Hirian erbesteratuta egon ziren, besteak beste, Alexander Herzen, Alexander Vitberg, eta Mikhail Saltikov-Shchedrin.

XIX. mendearen amaieran trenbide Transiberiarraren estazio garrantzitsua izan zen. 1934. urtean hiriari Kirov izena ipini zioten, Sergei Kirov sobietar agintariaren omenez.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1811 1897 1923 1939 1959
4 200 25 008 52 300 143 558 252 416
1970 1979 1989 2002 2010
332 503 389 533 440 240 457 578 473 695

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirovek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenean.

Datu klimatikoak (Kirov)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 3.8 4.4 13.9 27.3 31.5 36.9 36.6 35.9 30.1 22.6 11.0 7.0 36.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -8.7 -7.4 0.0 8.8 16.9 22.0 24.2 20.6 14.0 5.9 -2.6 -7.1 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.9 -10.9 -4.0 4.0 11.2 16.5 18.9 15.6 9.7 3.0 -4.9 -9.9 3.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -41.9 -40.5 -33.8 -21.2 -10.5 -2.4 2.7 0.0 -8.3 -23.2 -39.8 -45.2 -45.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.0 -14.0 -7.6 -0.1 6.3 11.8 14.1 11.6 6.4 0.6 -7.2 -12.8 -0.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49 33 37 34 54 78 77 77 61 64 57 55 676
Iturria: Pogoda.ru.net[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kirov Aldatu lotura Wikidatan