Kitakyūshū

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kitakyūshū

Kitakyūshū bandera

Kitakyūshū armarria

Ofiziala 北九州 (Kitakyūshū)
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Kyushu
Kyushu
Fukuoka
Koordenatuak

33°53′0″N 130°53′0″E / 33.88333°N 130.88333°E / 33.88333; 130.88333Koordenatuak: 33°53′0″N 130°53′0″E / 33.88333°N 130.88333°E / 33.88333; 130.88333

Kitakyushu in Fukuoka Prefecture Ja.svg

Eremua 486,81 km²
Biztanleria 983.037 bizt.
Dentsitatea 2.019,34 bizt./km²
[http:// www.city.kitakyushu.jp]

Kitakyushu (北九州市 Kitakyūshū-shi?, euskaraz: «Ipar Kyūshū») Japoniako hiri bat da, Fukuoka prefeturan, Kyushu uhartean. Tokio eta Shanghai arteko erdibidean dago.

Ia milioi bat biztanle ditu, eta, Honshu uharteko Shimonoseki hiriarekin batera, Kanmon itsasartearen parte nagusia hartzen du. 2005ean hiriak 1.000.271 biztanle zituen. Geroztik, populazioa urrituz joan da.

Kanmon itsasartea espaziotik ikusia; ezkerrean, Kitakyūshū, eta eskuinean, Shimonoseki.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kitakyūshūk zazpi auzo (ku) ditu:

Azalera(km²)
Japan WardColour 100x80x0.png Kokura Kita-ku 小倉北区 39,27
Japan WardColour 20x80x40.png Kokura Minami-ku 小倉南区 170,25
Japan WardColour 100x40x100.png Moji-ku 門司区 73,37
Japan WardColour 100x0x0.png Tobata-ku 戸畑区 16,66
Japan WardColour 0x40x100.png Yahata Higashi-ku 八幡東区 36,36
Japan WardColour 60x80x0.png Yahata Nishi-ku 八幡西区 83,04
Japan WardColour 100x40x0.png Wakamatsu-ku 若松区 67,86
Kitakyūshū wards.png

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi labur batez, Kokurako prefeturaren parte izan zen hiria, zeren prefetura hori 1871n Fukuokako prefeturatik bereizi baitzen Japoniako sistema feudala desegin zenean. Hala ere, 1876an, Fukuokako prefeturak berreskuratu zuen. 1900ean, Kokura hiria fundatu zen.

Bigarren Mundu Gerran, Kokura izan zen bonba atomiko bat jaurtitzeko hautatutako hiria, baina eguraldia ez zen ona, eta, azkenik, estatubatuarrek Nagasaki hiriaren kontra jaurti zuten bonba.

Gaur egungo Kitakyūshū hiria 1963ko otsailaren 10ean sortu zen, bost hiriren bat egitearen ondorioz: Moji, Kokura, Tobata, Yahata eta Wakamatsu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nippon Steel Corporation altzairugintzako konpainia handia enpresa nagusia da Yahata eta Tobata auzoetan, baina 1960ko hamarkadan baino askoz langile gutxiago ditu orain. Zenrin nabigazioarako software-konpainia handiak eta TOTO bainu-geletarako tresnak egiten dituen Japoniako konpainia nagusiak ere Kitakyūshū dute egoitza nagusia. Star Flier aire-konpainiak ere bai. 2009an Bridgestone konpainiak lantegi bat zabaldu zuen hirian errepidez kanpoko gurpil handiak egiteko (eraikuntzarako eta meatzaritzarako).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kitakyūshū Aldatu lotura Wikidatan