Kitsiputous

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kitsiputous (finlandieraz) edo Gihccegorži (ipar samieraz), Malla Erreserba Naturalean dagoen ur-jauzia da. Kilpisjärvi aintzirako urek sorrarazten dute ur-jauzia, eta Finlandian ezohikoa den ingurune bat sortzen da.

Kitsiputous ur-jauzia udan.

Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezke bertan; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk [1]. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotzak, jatunak, lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [2].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta laponiako otsoak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]