Kittiläko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kittiläko armarria
Kittiläko armarria

Kittiläko armarria (finlandieraz, Kittilän vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Kittilä udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria udalerria sortu eta ehun eta bederatzi urtera onartu zuen udalbatzak, 1963ko uztailaren 1ean (Barne Ministerioak azaroaren 26an). Einari Junttila margolari kittilärrak sortu zuen eta antzinako kulturak eta naturak udalerrian duten eragina irudikatu nahi izan zuen. Atzealde beltzaren, eta honen gainean dagoen zilarrezko muinoaren aurrean, mingain, hortz eta atzapar gorriak dituen jatun beltza dago. Hain zuzen, jatuna eskualde honetan oso ohiko den ugaztuna da, eta aspalditik herritarrek larruagatik ehizatu duten arren, gaur egun animalia babestua da herrialde osoan. Bestalde, zilarrezko muinoak udalerriko Levi tontorra irudikatzen du, azken urteotan udalerriaren motore ekonomiko nagusia bilakatu den azpiegitura naturala. Azkenik, aipatzekoa da Kittiläko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua irudikatzen dutenak [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 140 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]