Kiusaku Ogino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiusaku Ogino, 1924an

Kiusaku Ogino japoniar ginekologoa izan zen (Togohashi, 1882ko martxoaren 25a - Nifata, 1975eko urtarrilaren 1a). H. Knaus sendagilearekin batera, hilekoaren zikloa aztertu zuen: emakumea obulazio-zikloaren zein egunetan gera daitekeen haurdun eta zein egunetan ez, eta obulazioaren data. Oginoren ustez, obulazioa noiz gertatzen den ezagutu, eta obulua ordu gutxi batzuk (6 edo 7) baino ez dela bizi eta espermatozoideen ernaltzeko ahalmena bi edo hiru egunetara mugatzen dela jakinez gero, ez da zaila jakitea obulazio-zikloaren zein alditan den emakumea antzu eta zeinetan ernalgarri. Ernalgarritasun-aldia, emakumeak hilekoa izan ondorengo 9. egunetik 17. eguna bitartekoa da, Oginoren azterketen arabera (Ogino-Knausen legea). Nolanahi ere, lege horretan oinarrituta haurdun ez geratzeko metodoa ez da beste sistema batzuk bezain fidagarria, hilekoaren zikloan gorabeherak izaten baitira.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiusaku Ogino Aldatu lotura Wikidatan



Erreferentziak