Teklatu instrumentu
Teklatu instrumentua, berarekin musika interpretatzeko, teklatua duen musika tresna da. Teklatua, musika tresnaren aurrealdeko zatia da, teklaz osatua dagoena eta hatzez jo behar dena musika egiteko. Hedapenez, teklatu hitza, teklatua duen musika tresna ororentzako erabiltzen da. Teklak jotzerakoan, musika tresnak, modu akustiko, elektroniko edo elektromagnetikoan soinuak sortzen ditu, eta, soinu horiek, denboran zehar, melodia bat osatzen dute. Batzuetan, jarraika jotzen dira, akordeak eratuz, denboran zehar, musika harmonia bat eratzen dutena.
Bata bestearen ondoan dauden tekla beltz eta zuriz osatua dago. Bata bestearen ondoko teklen arteko tartea, tonuerdi bat da, eta bi teklen arteko tartea, tonu bat.
Teklatuzko musika tresnak jotzen dituenari, teklista deritzo.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Musika teklatuak, mendebaldeko afinazioaren arabera diseinatuak daude. Doren eskalako nota naturalak (do, re, mi fa, sol, la eta si) zuri kolorekoak eta tamaina handiagokoak dira, sostenitu (do, re, fa, sol eta la sostenituak) eta bemolenak (re, mi, sol, la eta si bemol), kolore beltzekoak eta txikiagoak diren bitartean.
Teklatuan notak antolatuta dauden moduak, bere jatorria XV. mendean du, teklatuaren kontzeptua jada K. a. III. mendean ikus daitekeen arren, hydraulisarekin (urezko organo greziarra).
[aldatu] Tekla kopurua
Teklatuen tekla kopurua, denbora igaro ahala, gehitzen joan da. XVIII. mendean, klabizenbaloak bost oktabararte iristen ziren (61 tekla baino ez askoz gehiago), 1870etik aurrera eginiko piano gehienek 88 zituzten bitartean. Egungo pianoren batzuk, tekla batzuk gehixeago dituzte (adibidez, Bösendorfer 225 ereduko piano batek, 92 ditu, eta Bösendorfer 290 Inperial ereduko batek 97).
Organoek, hala adierazita dutelako, 61 tekla dituzte.
Sintetizagailuek, orohar, 61, 76 edo 88 tekla izaten dituzte (5, 6 edo 7 oktaba)
Tekla zuri eta beltzen kopurua, aldatu egin daiteke eraikitzailearen eta teklatu ereduaren arabera. Adibidez, Yamaha enpresako bost oktabako teklatuak 61 teklarekin datoz (36 zuri eta 25 beltz), oktaba kopuru bereko Casioren teklatu batek 59 tekla dituen bitartean (34 zuri eta 59 beltz).
[aldatu] Teklatuzko musika tresna motak
Teklatuzko musika tresnak, honelakoak izan daitezke:
- haizezko musika tresnak (akordeoia, organoa)
- harizko musika tresnak (klabizenbaloa, klabikordioa eta pianoa)
- musika tresna elektronikoak
- piano elektrikoa (Fender Rhodes eta Wurlitzerra bezala)
- piano elektronikoa (Roland piano digitala bezala)
- organo elektrikoa (Hammond organoa, Farfisa eta Vox Continentala bezala)
- sintetizagailu analogikoak (Mooga eta ARPak bezala)
- sintetizagailu digitalak (Yamaha DX7a bezala)
- mellotrona (sanpler baten prototipoa)
- sanpler digitalak
[aldatu] Teklatuzko beste musika tresna batzuk
Badaude teklatu itxura duten musika tresnak, berez, teklatuzkoak ez diren arren. Adibidez, xilofonoa, marinba, bibrafonoa, lira edo glockenspielak, badituzte tonu eta tonuerditan jarritako material erresonante batez eginiko barraren batzuk, baina zuzenean jotzen dira, zotz batzuen bidez.