Klabikordio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zortzi zortziduneko klabikordioa.

Klabikordioa, europar jatorriko teklatuzko, jotako harizko eta soinu bareko musika tresna bat da. Musika tresna hau ez da klabe, klabizenbalo edo klabezinarekin (harpsichord, ingelesez), espinetarekin edo birjinalarekin nahastu behar, azken hiru hauek pultsatutako harizkoak baitira.

Klabikordioaren teklak, palanka soilak baino ez dira: horietako bat jotzen den bakoitzean, teklaren kontrako muturrean sartutako metalezko ezten txiki batez (tangentea) jotzen da haria. Tangente honek zehazten du hariaren jubilazioa, bere luzeran banatzean. Hariak, zubia eta tangentearen artean duen luzerak, soinuaren altuera zehazten du. Banatutako hariaren bi zatietako batek, ez du soinurik ateratzen, feltrozko estalki batekin kontaktuan baitago.

Jotzaileak bibrato txiki bat egin dezake (afinazioaren aldaketa azkar eta ia nabariezinezko bat), hatzarekin efektu bat eginez, alemanz Bebung (dardara) deitua: tekla pultsatua mantentzen duen indarra aldarazten du, tangentea haria ukitzen ari den bitartean. Mailuak haria askatzen duenean, honek, soinua ateratzeari uzten dio, eta desagertze kurba azkar bat du.

Klabikordioak, klabizenbaloak ez bezala, "ukitze erantzuna" du: tekla bakoitza jotzeko erabiltzen den indarraren arabera, intentsitatea alda daiteke, hau, beti oso ahula izango den arren. Klabikordioaren mekanismotik abiatuta -piano (leuna) eta forte (indartsua)ren artean dinamika ezberdinekin jotzea ahalbidetzen duena, italiarrek, pianoforte edo pianoa sortu zuten, bere bi aurrekariak ziren klabikordioa eta klabizenbaloa atzean utzi zituena.

Hariak, soilik mailua aplikatu den tokiraino kitzikatzen direnez, zenbait tekla, bakoitza bere mailuarekin, hari berera lotuta egon daitezke (monokordioan bezala). Sistema honi, "klabikordio trasteatua" deritzo. Teknika honek eraikuntza sinpletzen du (hari gutxiago behar baitira), baina musika tresnaren abileziak mugatzen ditu, hari bakoitzean, nota bakarra jo baitaiteke aldi berean. Horregatik, ez zen batere ohikoa hari bakoitzari bi nota baino gehiago ematea. Oro har, hari bera banatzeko, garai horretan elkarrekin sekula entzuten ez ziren nota bikoteak aukeratzen ziren (do eta do sostenitua kasu, eta, halakorik ezean, txioa aukeratzen zen, hau da, notaren bariazio azkarra).

Klabizenbalo, piano edo organoarentzat idatzitako edozein musika lan klabikordioarekin jo daitekeen arren, bere soinua, ganbera orkestra baten jo ahal izateko ahulegia da. Carl Philipp Emmanuel Bach (Johann Sebastian Bachen semea) klabikordioarentzako lanen konposatzaile handi bat izan zen.

Klabineta, funk eta rock estiloetan 1950eko hamarkadatik erabiltzen zena, oinarrian, seinale elektriko anplifikagarri bat eratzeko kapsula magnetiko bat erabiltzen zuen klabikordio elektriko bat zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klabikordio Aldatu lotura Wikidatan