Klaksvík
|
Klaksvík |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Eskualde autonomoa | |
| Koordenatuak | 62°13′26″N 06°34′43″E / 62.22389°N 6.57861°EKoordenatuak: 62°13′26″N 06°34′43″E / 62.22389°N 6.57861°E |
| Eremua | 99 km2 |
| Posta kodea | FO 700 |
| Biztanleria | 4.591 bizt. (2010) |
| Dentsitatea | 46,37 bizt./km² |
| http://www.klaksvik.fo/ | |
Klaksvík (danieraz Klaksvig), Faroe uharteetako bigarren hiri handiena da. hiria Borðoy uhartean dago baina udalerriak ondoko Svínoy uharte osoa eta Kalsoy uhartearen iparraldeko zatia ere hartzen ditu.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Bikingoen garaian jadanik herrixka bat existitzen bazen ere ez zen XX mendearte ganorazko herririk eratu, aurretik lau baserri baino ez baitzeuden orain hiria dagoen tokian. Baserrien inguruan populazioa haziz joan zen, 1938an lau auzoak (Vágur, Myrkjanoyri, Gerðar eta Uppsalar) elkartu eta Klaksvík sortu zen arte.
Ekonomia [aldatu]
Bi badia luze ditu eta bere ekonomia arrantzan eta honen inguruko industrian oinarritua dago.
Honetaz gain aipatzekoa da Föroya Bjór (faroeeraz "munduko garagardo onena") garagardo konpainia. 1888an sortu zen eta Faroetako sinboloa den aharia du irudi.
Garraioa [aldatu]
Itsaso azpitik doan "Iparraldeko uharteetako tunelak" (Norðoyatunnilin) Eysturoy uhartearekin elkartzen du. 2006an inauguratu zuten tunela.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Christianskirkjan: 1963an jasotako eliza hau aintzinako norvegiar estilora eraikia izan zen, aintzinako eraikin bikingoen antzirudiko. Bigarren Mundu Gerran bizia galdu zuten marinelak omentzen ditu.