Klaudio Sagartzazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klaudio Sagartzazu
Bizitza
JaiotzaHondarribia1895eko urriaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia1971ko azaroaren 23a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Izengoitia(k)Satarka

Literaturaren Zubitegia: 368

Klaudio Sagartzazu Sagartzazu, izengoitiz Satarka (Hondarribia (Gipuzkoa), 1895eko urriaren 30a - ib., 1971ko azaroaren 23a) euskal olerkigilea izan zen. Etxegintzan lan egiten zuen, ogibidez. Gerraurrean lirika erromantikoa landu zuten olerkarietako bat izan zen, Jautarkol bezala. Ildo horretan, 1922an, Txinpartak izeneko olerki-bilduma argitaratu zuen. Gerra ondoren olerkiak idazten jarraitu zuen. 1957an bigarren olerki bilduma argitaratu zuen, Intza begietan izenburupean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1966. urtean. Euskal-Erria, Euskalerriaren Alde, Euskal-Esnalea, El Bidasoa, Gure Herria, Hermes, Euzko Deya, Ondarribi, Egan eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere olerkiak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.