Klement Gottwald
Wikipedia(e)tik
Fitxategi:Çekoslovakya 100 Koruna 1989.JPG
Txekoslovakiako 100 koroako billetea, Klement Gottwalden irudia duena (1989)
Klement Gottwald politikari txekiarra izan zen (Dedice, Moravia, 1896 - Praga, 1953). Txekoslovakiako Alderdi Komunistan sartu zen, hura sortu zenean (1921). 1929an, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta, Bigarren Mundu Gerran, erbesteraturik bizi izan zen Sobietar Batasuna zenekoan. 1948an, komunistak agintera eraman zituen estatu-kolpea prestatu zuen, eta Txekoslovakiako Errepublikako lehendakari izan zen Benesen ondoren.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.