Kleopatra I.a Egiptokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kleopatra I.a Egiptokoa

Bizitza
JaiotzaK.a. 204
HeriotzaK.a. 176 (27/28 urte)
Familia
AitaAntioko III.a Handia
AmaLaodize III.a
Ezkontidea(k)Ptolomeo V.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakerregina

Kleopatra I.a Sira edo Kleopatra I.a Egiptokoa (antzinako grezieraz: Κλεοπάτρα Σύρα) Egiptoko erregina izan zen K.a. 215 eta K.a. 176 bitartean, Ptolomeotar dinastiaren garaian. Antioko III.a Handia Siriako erregearen eta Laodize III.aren alaba zen, eta, beraz, Seleuko IV.a Filopator eta Antioko IV.a Epifanesen arreba.

Ptolomeo V.arekin ezkondu zen, Egiptoko ptolomeotar dinastiako faraoia zena, K.a. 193an. Ezkontza politiko bat baino ez zen izan, Egipto Siriaren aliatu bezala geratzeko. Antioko III.ak, probintzia batzuk eman zituen, Judea horien artean, bere alabaren ezkon ordain bezala. Hiru seme-alaba izan zituen: Ptolomeo VI.a eta Ptolomeo VIII.a faraoiak eta Kleopatra II.a Egiptokoa.

K.a. 187an, chaty izendatua izan zen, eta, bere senarra K.a. 180an hil zenean, bere seme Ptolomeo VI.aren izenean gobernatu zuen. Harreman ona izan zuen Seleuzidar Inperioarekin, bereziki bere anaia Seleuko IV.arekin, biak, ia aldi berean hil zirelarik, bi seme eta alaba bat utziz, hauek, euren osaba eta Kleopatra eta Seleukoren anaia zen Antioko IV.a Epifanesen gutizia izango zirelarik, honek, bere iloba harrapatu zuenean, ez zuen exekutatu, bere arrebarenganako errespetuagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra I.a Egiptokoa Aldatu lotura Wikidatan