Klimaterio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Klimaterioa emakumeek menopausiaren inguruan duten prozesu fisiologikoa da, emakumearen ugalketa gaitasuna galtzen dena. Estrogenoen murrizketak dakarzkin ondorioak (menstruazioaren irregulartasuna eta desagerpena –menopausia bera, alegia–, bagina lehortasuna, besteak beste) klimaterio sindromea dira.[1]

Ez da gaixotasun bat, aldaketa fisiologikoa baizik.[2]

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru aldi edo etapetan ematen da:

  • Aurre-menopausia: hilekoaren zikloaren eta endokrino aldaketak hasten dira (laburragoa eta irregularra)
  • Menopausia inguruan: Obario erregresioa gertatzen da (amenorrea, obulu gabeko zikloak eta, oraindik ere, obuludun ziklo batzuk ere) Ziklo irregular gehiago gertatzen dira eta aldaketa hormonalak hilekoa amaitu arte gertatzen dira.
  • Menopausia-ostea: hormonak jariatzeko, baina ez obulatzeko, gai diren folikuluak gera daitezke.[1]

Ezaugarri eta sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaterioa, orokorrean emakume helduaren bizitzan ematen den etapa bat da, estrogenoen ekoizpen murrizketarekin lotutako seinale eta sintomak azaleratzen dituena. Inboluzio garaia da, aldaketa biologiko eta sozialekin loturik dauden adierazpen fisiko eta emozionalekin.[3] Adierazpen guztiak ez zaikie beti etapa hau igarotzen ari diren emakume guztiei gertatzen, bakoitzaren araberakoak dira. Halaber, klimaterioan ematen den ongizateraren aldaketa emakume bakoitzaren egoera psikologiko eta sozialarekin du zerikusia.[2]

Sintoma basomotorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaterioan ematen diren sintoma batzuk

Klimaterioaren seinale eta sintomak, aurre-menopausia deitzen den denbora epe aldakor batean ematen dira, estrogenoen kontzentrazioen gorabeheren hasieraren ondorioz. Batez ere hilekoaren zikloarekin lotuta daude:

  • Hileko epealdi irregularrak
  • Termoegokitzapen eta basodilatazio arazoak:
    • Beroaldiak eta aurpegi gorritasun desatsegina
    • Beroa
    • Gauez izerditzea
    • Aldarte aldaketak
  • Maiztasun gutxiagoko sintomak:

Sintoma metabolikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait sintomek metabolismoan eta zaintza fisiologikoan eragiten dute, besteak beste:

Psikologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaterio sindromean, hainbatetan, aldaketa psikologikoak ematen dira, hala nola, suminkortasuna, depresioa, herstura, urduritasuna, libido jaistea, etab. Klimaterioan ematen diren aldaketa fisikoek ez dituzte berez aldaketa psikologikoak azaltzen, hauek emakumearen inguru, egoera sozial eta ongizatearekin daude lotuak.[2][3]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaterio sindromearen sintomak arintzeko hainbat erremedio ezagutu izan dira historian zehar eta klimaterio jasaten duten emakumeen %50-75ak baten bat erabili duela (akupuntura, sojazko produktuak, belar-dendetako produktuak, E bitamina...) kalkulatzen da. Hala ere, erremedio hauen eraginkortasuna ez dago zientifioki probaturik.[1]

Zenbait kasuetan, ordezko hormona-terapia erabiltzen da, menopausia goiztiar kasuetan edota klimaterio sindromea oso gogorra izanda eguneroko bizitza oztopatzen duenean.[1] Bigarren mailako ondorioak direla eta, bere erabilera, onurak arriskuak baino gehiago direnean gomendatzen dira.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Menopausia y climaterio. (Noiz kontsultatua: 2018-06-17).
  2. a b c García-Viniegras, Victoria; Regina, Carmen; Maestre Porta, Salud. (2003-12). «Climaterio y bienestar psicológico» Revista Cubana de Obstetricia y Ginecología 29 (3): 0–0. ISSN 0138-600X. (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
  3. a b «Sexualitatea: Menopausia: bizitza sexualaren amaiera ote? | Aldizkaria | EROSKI CONSUMER» EROSKI CONSUMER (Noiz kontsultatua: 2018-06-17).
  4. «Terapia Hormonal Sustitutiva (THS) - Textos científicos SEME» S.E.M.E. (Noiz kontsultatua: 2018-06-17).
  5. «Emakume izatea gaixotasun bihurtzen dutenean - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.