Kliment Voroshilov
Kliment Efremovitx Voroshilov (Verkhneye, Errusia, 1881ko otsailaren 4a - Mosku, Errusia, 1969ko abenduaren 2a) sobietar politikaria eta mariskala izan zen.
[aldatu] Biografia
Metalurgiako langilea zen eta 1903an alderdi boltxebikean sartu zen. 1917an Petrogrado defenditzen zuen batzordeko buru izan zen eta urte bete geroago, Stalinekin batean, Tsaritsingo defentsako zuzendaritzaz arduratu zen. Guardia Gorriko buruzagia izan zen 1919-1920 urteetan eta Denikinen aurka borrokatu ondoren, Polonia eta Sobietar Batasunaren arteko gerran jardun zuen. 1925-1940. urteetan gudarosteko eta itsas-armadako komisarioa izan zen eta 1935. urtean mariskal izendatu zuten.
1941. urtean alemaniarren aurka borrokatzen ari zen iparraldeko fronteko komandante nagusia izan zen eta Leningradoko defentsa antolatu zuen. Sobietar Batasuneko ministroen kontseiluko lehendakariorde izan zen (1947-1943) eta Stalin hil ondoren, Sobiet Goreneko Presidiumeko lehendakari (1953-1960). 1957an, Presidiumgo beste kide batzuekin, Nikita Khrushchev agintari berria, bere postutik kentzen saiatu zen; hala ere, gertaera hori ez zen 1961 arte ezagutu, eta Voroshilovi postua mantentzen utzi zioten erretiratu zen arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.