Kliometria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kliometria, historia ekonomikoaren azterketarako, sistematikoki, teoria ekonomikoa, estatistika eta ekonometria erabiltzen dituen azterketa metodologia da.

Izena, 1960ko hamarkadan sortu zuten Jonathan R. T. Hughesek eta Stanley Reiterrek. Bere izena Kliotik, greziar mitologian Historiaren musa zena eta metriatik, neurketa, dator.

1993an, Ekonomiako Nobel Saria, Robert Fogel eta Douglass Northentzat izan zen, neurri batean, kliometriaren ezarpenean eman zuten laguntzagatik, bereziki "aldaketa instituzional eta politikoa azaltzeko teoria ekonomikoa eta metodo kuantitatiboak erabiltzean historia ekonomikoan ikerketa berritu izanagatik".

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]