Klitori
Wikipedia(e)tik
Emakumeengan, eta baita ere ugaztun emeetan, klitoria aluaren gainaldean dagoen atal zutikor bat da. Emakumeen sexu plazerrerako atal garrantzitsua da: klitoria kitzikatuz plazerra sentitzearekin batera, orgasmora hel daiteke emakumea. Ugaztun emeetan, klitoriaren kilikadurak bagina lubrikatzen ere laguntzen du, horrela bagina estaldurarako prestatuz.
Aluaren atalak: klitoria gainaldean dagoen koskorra da.
