Knoxville

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Knoxville

Knoxville
Goitizena The Marble City
Estatua Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Estatua Tennessee
Koordenatuak

35°52′21″N 84°30′8″W / 35.87250°N 84.50222°W / 35.87250; -84.50222Koordenatuak: 35°52′21″N 84°30′8″W / 35.87250°N 84.50222°W / 35.87250; -84.50222

Knoxville non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Knoxville
Eremua 254 km²
Garaiera 270 m
Biztanleria 178.874 bizt. (2010)
Dentsitatea 704,23 bizt./km²
Sorrera 1791
http://www.cityofknoxville.org

Knoxville Ameriketako Estatu Batuetako hiria da, Tennessee estatuko Knox konderrikoa. Tennesseeko hirugarren hiri handiena da, Menfisen eta Nashville hiriburuaren atzetik. Knox konderriko egoitza administratiboa bertan dago, eta konderriko hiririk handiena ere bada. Hiriaren izena Henry Knox Estatu Batuetako lehenengo defentsa-idazkariaren omenez ipinitakoa da.

Hiria 1786. urtean sortu zuten. Tennessee estatuko lehenengo hiriburua izan zen Knoxville, hala izendatuta 1796. urtean, Tennessee Estatu Batuetan sartzea onartu zutenean. Hala ere, 1817. urtean hiriburua Murfreesboro hirira aldatu zuten.

Knoxvilleren goitizena Marmolaren Hiria da. Izan ere, XX. mendean hainbat marmol-meatze ustiatzen ziharduten, herrialdeko leku askotara banatzeko.

1930eko hamarkadan Barruko Arroparen Munduko Hiriburua ere esaten zitzaion Knoxvilleri, orduan hiriko hogei lantegi baino gehiagok ekoizpen horretan zihardutelako. 1950eko hamarkadan lantegiak ixten hasi ziren, eta ondorioz biztanleria %10 inguru murriztu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Knoxville dagoen eremuan lehenengoz Woodland tribua (oihandarrak) bizi izan zen, K.a. 1000. urte inguruan. Shawnee eta Creek tribuak ere bizi izan ziren inguruetan, baina ez da ia horien arkeologia-aztarnarik geratu.

XVIII. mendean, bertako indigena bakarrak Txerokiak ziren: lur-eremu hari ematen zioten izena "Shacomage" zen, Ke urdinaren lekua. Kolono europarrek nahiko erraz egin zuten aurrera lurralde honetan, Great Smoky Mountains (Mendi Ketsu Handiak) alderantz, baina gerora liskarrak eta borrokak izan ziren kolonoen eta indigenen artean.

Estatu Batuetako Gerra Zibileko zenbait bataila Knoxville inguruan izan ziren: 1863ko Sanders Fortekoa da ezagunena.

1933. urtean, krisialdi latza jasaten ari zirenean, Estatu Batuetako gobernuak Tennesseeko Autoritatearen buruzagitza Knoxvillen ipini zuen, lanpostuak sortzekotan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian klima subtropikal hezea daukate: udan bero egiten du, eta eguraldi hezea daukate; neguan orokorrean hotza egiten du. Knoxvillen jaso duten tenperatura beroena 41 °C-koa da, eta hotzena -31 °C-koa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako erdigunean eta bi autobide handiren ondoan kokatuta dagoenez, Knoxvillen industria eta diru-iturri asko dago.

Hezkuntza: Unibertsitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tennesseeko Unibertsitatea

Tennesseeko Unibertsitateko egoitza nagusia Knoxvillen dago; famatuak dira Vols deritzen bertako kirol-taldeak. Hirian badaude unibertsitate-egoitza gehiago ere:

  • Fountainhead Teknologia Unibertsitatea
  • ITT Technical Institute
  • Johnson Unibertsitatea
  • Knoxville Unibertsitatea
  • Pellissippi Unibertsitatea
  • Hegoaldeko Unibertsitatea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Knoxville Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]