Knud Rasmussen
Wikipedia(e)tik
(Knud Johan Victor Rasmussentik berbideratua)
Knud Johan Victor Rasmussen daniar esploratzailea izan zen (Jakobshaven, Groenlandia, 1879 - Gentofte, Danimarka, 1933). Espedizio askoren zuzendari izan zen Groenlandiako eta Ipar Amerikaren iparraldeko lurraldeetan. Espedizio horietan, inuiten ohiturak eta bizimodua aztertu zituen. Harenak dira Grendland, Langs Polhavet (1919, Groenlandia, Ipar Buruko itsasotik zehar) eta Across Arctic America (1927, Amerikako Iparraldeko lurretan barrena).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.