Knut II.a Danimarkakoa
Wikipedia(e)tik
Knut II. Handia (norvegiera zaharrean: Knútr inn ríki, danieraz: Knud den Store, egungo norvegieraz: Knut den mektige, suedieraz: Knut den store, ingelesez Cnut edo Canute) (995 inguru – 1035eko azaroaren 12a) Danimarkako erregea izan zen. Bere menpeko lurraldeak gaur egungo Danimarka, Ingalaterra, Norvegia, Suediako zati batzuk, nahiz Schleswig eta Pomerania izan ziren. Germaniako Erromatar Inperio Santuarekin zein Aita Santuarekin hartu-eman onetan, bere erregealdian Danimarkako Inperioak bere erpina lortu zuen.