Kočo Racin
Wikipedia(e)tik
Kočo Racin (jaiotzetiko izena, Kosta Apostolov Solev) mazedoniar poeta iraultzailea izan zen (Veles, 1908 - Kicevotik hurbil, Mazedonia, 1943). Gizarte-arazoetan oinarrituriko poemak idatzi zituen, eta molde berriak ekarri zizkion Mazedoniako hizkuntzari, tradiziozko kantuen erritmo- eta melodia-ereduak kontuan izanik betiere: Beli mugri (1939, Egunsenti zuriak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.