Koala

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Koala
Koala
Koala
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Azpiklasea: Marsupialia
Ordena: Diprotodontia
Familia: Phascolarctidae
Generoa: Phascolarctos
Espeziea: Phascolarctos cinereus
Goldfuss, 1817

Koala (Phascolarctos cinereus) Australia hegoaldean bizi den martsupial belarjale eta zuhaiztarra da, Phascolarctidae familiakoa. Kanguruarekin batera, Australiako animalia ezagunenetakoa da.

Eukalipto-hostoz elikatzen da gehienbat, eta bere bizitzaren denbora gehiena zuhaitzen goialdean pasatzen du, beste zuhaitz batera pasatzeko bakarrik jaisten delarik.

[aldatu] Bizilekua

Koala Australia hego eta ekialdeko kostaldean aurkitzen da, Adelaide ingurutik Cape York penintsula hegoaldea arte. Koala taldeak erdialderago ere aurkitzen dira, nahiko hezetasuna badago eta elikatzeko zuhaitzak hazten badira. Hegoaldeko Australian koalak sarraskituak izan ziren XX. mende hasieran, baina harez geroztik birpopulazio kanpainak izan dira.

Ez da koalarik aurkitzen Tasmanian eta Mendebaldeko Australian.

[aldatu] Ezaugarriak

Buru handia, belarri iletsuak, sudur handia, ile grisa edo arre-grisaxka ditu eta lehenengo bi behatzak elkarren aurka jar ditzake. Ez du buztanik.

Arrek, 12 kg inguru pisa dezakete, emeek berriz 8 kg pisatu ohi dute (bataz bestekoa) eta 76cm inguru luze dira.

Hatzen banaketa, gureen desberdina da, hatz lodi baten ordez bi ditu eta eskuaren alde batean daude, beste hiru hatzak berriz, hauen aurkako aldean daude, eta atzapar luze eta zorrotzak dituzte. Moldaketa hau, zuhaitzetara hobeki igotzeko eta eusteko izanen da. Hanketako behatz luzeak berriz ez du atzaparrik eta bigarren eta hirugarren behatzak elkarrekin fusionaturik edo loturik daude, askotan eduki ohi dituzten arkakuso, zorri eta abarrak kentzeko.

Arrak, emeak baino mugituagoak dira, eta egun guztia jaten ematen dute. Emeek berriz, eguna lotan pasatzen dute, eta gauean, janari bila irteten dira.

Bere hortzak, eukalipto-hostoak jateko egokituta daude eta aurrean bi letagin luze dituzte:

     Hortzeri-formula    
3.1.1.4
1.0.1.4

Ikusteko zailtasun nabarmena dute eta beraz usaimena, oso oso garaturik daukate.

Energia aurrezteko, egunean 20 ordu egiten dute lo, nagiek baina 2 ordu gehiago.

[aldatu] Ugalketa

Koala emeek kume bakarra dute, bataz beste 5,5 g ingurukoa. Jaio eta segituan joaten da amak aurreko aldean duen poltsa martsupialera. Bertan sei hilabetez ugatzetatik ateratzen den esne antzeko likido batez elikatzen da. Modu honetan, koala kumea hiltzea eragozten da, bitaminak behar baititu eta eukaliptoaren pozoiari aurre egiteko substantziak dituelako.

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Koala

Tresna pertsonalak