Kobentina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kobentinaren baxuerliebea

Kobentina, zeltar mitologian, uretako jainkosa da. Ugaritasuna eta ugalkortasunaren ikurra da.

Frantzia hegoaldean, Lugoko probintzian, eta, oso bereziki, Ingalaterra iparraldean gurtua izan zen. Azken toki honetan, zehazki Northumberland konderriko Carrawburghen, bere omenezko tenplu bat dago, Hadrianoren Harresian kokatua, non hondar arkeologiko ugari aurkitu diren, txanpon, eraztun, harri, beirateria eta zeramikak kasu. Arrazoi honegatik, uste da, toki hau IV. mendearen amaieran utzi egin behar izan zela, Teodosio I.a Handiaren jentilen aurkako ediktu baten ondorioz.

Kobentinaren irudikapen hirukoitza