Kodak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eastman Kodak Company
EsloganaShare Moments. Share Life.
MotaPribatua
SektoreaArgazkigintza eta optika
Sorrera1882
SortzaileaGeorge Eastman
EgoitzaRochester, New York, Ameriketako Estatu Batuak
PresidenteaJeff Clarke
MerkatuakMundua
Salmentak9416 milioi dolar (2008)
Irabaziak-442 milioi euro (2008)
Langileak8.000 (2014)
Webguneahttp://www.kodak.com

Eastman Kodak Company enpresa multinazionala da. Argazkigintzaren arloan lan egiten du, diseinua, produkzioa eta salmentan bereziki.

Izen honen sorrera bi teorien arabera agertzen da. Batak George Eastmanek izen sinplea eta ahoskatzeko erraza sortu nahi izan zuela izena haurren soinuetatik abiatuta esaten du. Besteak, berriz, bere lehen argazki makina baten soinuaren imitazioz sortu zuela dio.

Produktuak

Bere arrakastaren arrazoi nagusia 1888ko paperezko bobinaren sorrera izan zen. Kodak 100 Vista izan zen lehen bobina makina eta haren eslogana "zuk sakatzen duzu, guk gainerako guztia egingo dugu"

Beste argazki makina arrakastatsu batzuk hauek izan dira:

Filmak

Film-arloan KODAK da munduko hornitzailerik inportanteena merkaturako, profesionalentzako zein afizionatuentzako.

Kamera digitalak

Kodakek egindako produktu gehienak Japoniako Chinon Industriesek eginak dira. 2004an Kodakek espresa hau erosi zuen eta honen langile gehienak Kodak Japonian integratu ziren. 2006an Kodak hitzaldi batean esan zuen Flextronic enpresak lagundu zuen gaur egungo kamera digitalen fabrikazioan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kodak Aldatu lotura Wikidatan